<<< back to janniemand.com -era itzuli に戻る EUSKARA> ENGLISH> 'Jan Niemand Pozik Dago' bildumaren beragitaralpenaren inguruan gune berezia da hau. Berrikuntza eta berriei adi segi! This is a special site about the re-edition of the collection 'Jan Niemand Pozik Dago'. Keep coming for news and novelties!
JNPD eskuratu GEt JNPD

20110725

zelai orlegia, euskal herriaren erakusgarria / go green

'Jan Niemand Pozik Dago'ren ez da formatu fisikoan eskuragarri izango

Azalpen asko eman nitzake, baina bat bakarra emango dut, garrantzitsuena: ez da beharrezkoa. Oso polita geratu da, baina ez jasangarri. Nahi duenak gune honetatik bertatik azalak eta hitzak inprima ditzake. Eskerrik asko!

'Jan Niemand Pozik Dago' CD version not available 

I could give you many a reason, but I will only give you one: it's not necessary. The result was beautiful, yet not sustainable. Those who want it can download the artwork and the lyrics from this same page anyway. Thank you!

hitzak / lyrics

EZERREN JABE

Mutiko bat da ihesean
ez da inor bere etxean
maitasun nahia galdu bada
zergatik da moraezean?

Urruntasunean etxeko sua
urdina iruditu zaio
eta malko baten arima
begi batean zaio jaio.

Ahotsak ez ditu ulertu
izozturik ez da mugitu
arnasa lotara joan da eta
bihotza geratu da mutu

Urruntasunean etxeko sua
urdina iruditu zaio
eta beldurraren geldotasunak
kopetan seko eman dio

Mutiko bat da ihesean
ez da inor bere atzean
maitasunaren nahia galdu da
zergatik bizirik ote da?

Urruntasunean etxeko sua
urdina iruditu zaio
eta malko baten arima
begi batean zaio jaio

Urruntasunean urdina
(Zergatik bizirik ote da?)
Malko bat begian
(Zergatik bizirik ote da?)
Begian malko bat

EZ DUT ZERTAN EZER ESAN BEHAR

Ez dut zertan esan behar
nolakoak diren nire kantak
ez dituzu nire loopak gustoko

Ez da denbora galtzea
arnasten ari bazara
zenbat hosto geratzen zaizkit?

Ez dut esan behar
zenbatetan pentsatu dudan
guztia uztea, beste mundu batetara joatea

Baina ez dut zertan esan behar
jakina dena:
ez dituzu nire loopak gustoko

-

Aurrean zabaltzen zaidan atea
pauso bat emateko adorea
batzutan sentitzen dudan nekea
azkar amaitzen den usain errea

Botata emandako egun galdua
estrenatu gabeko amets zaindua
pentsatu gabe jandako amua
ezbeharrezko amorrua

Z(E)(U)REKIN

Zerekin harritu ahal zaitut nik zu?
Zerekin, zure arreta nereganatzeko?

Zer egin behar dut nik existitzen naizela
jakin dezazun eta zerbait egin dezazun?
Zer egin behar dut nik existitzen naizela
jakin dezazun eta zerbait egin dezagun?


Nork lagunduko dit zu besterik ez bada?
Beste inork ezingo ditu hitz hauek ulertu.
Nork lagunduko dit zu besterik ez bada?
Inork ez du ulermenik, ez, ez, ez , ez, inor.

Zer egin? Nora jo?

Norekin hitz egin daiteke leku honetan?
Norekin, hodei ilun hau guztiz zuritzeko?

EZ GARA HELDUKO ORDUAN

Ez gara helduko orduan
oso berandu da eta

Helduko bagara
dida izan dadila
ez utzi geroko

Berandu bagabiltz
jakin behar dut nik
geroko ez utzi




Ez gara helduko orduan
oso berandu da eta
oso berandu gabiltz

Helduko bagara
dida izan dadila
geroko ez utzi

Berandu bagabiltz
jakin behar dut nik
ez utzi geroko

Ez gara helduko orduan
oso berandu da eta
oso berandu gabiltz

Berandu gabiltz

GAUR BAKARRIK SENTITU NAIZ

Gaur bakarrik sentitu naiz
eta txirringa hartu dut
kaletik nihoa
denak dira estu

Ez dut hankarik
berak eramaten nau
non amaituko dut?
handia da hiri hau

Argi gorria ez dabil atzean

Denok behar dugu norbait noizbait
dio kantak
tabernan sartu naiz
hartu eserlekua
garagardo bat mesedez
bakarrik nago eta



Argi gorria ez dabil atzean
aldatzean beri ahazten zait

Ez begiratu niri
gaur ez dut hitzegin nahi
maitasun bila bazabiltz
nirekin duzu jai

Harrapatu nauzu
ez dut ihes egingo
txirringa lapurtu didazu
baina jakin dezazun:

Argi gorria ez dabil atzean
hobe duzu noizbait aldatzea.

Everybody needs somebody sometime

Gaur bakarrik sentitu naiz
eta txirringa hartu dut

GAUR ALBOAN

Gaur hemen naukazu
zure alboan
urduri jartzen naiz
entzundakoan
zalantzak dituzu
beti ahoan
ez duzu sinistenhor da gakoa

Kontutan har ezazu
esandakoa
ahaztu itzazu
egindakoak
ahaztu ere bai
gertatutzekoa
ondoa badoa
gure artekoa

Ekaitza eta gero
dator barea
erloju barruan
pazientzia orea
handi ikusten duzu
bait da balea
nora joan behar duzu?
utzi sarea!

EURIA HASI ZUENEAN

Euria ari zuenean
zu ez zenunden, ez zenekien
hartatik hodei beltz eta
trumoi pausuak nirekin

Gauaren sekretu guztiak
nireak dira
eta zuretzat
argi izpiak

Negar egin nuen, eta zer?
Zu ez zeunden
ez dakizu
nire txakur irrimarra
soilik ezagutzen duzu

Ez zaitut gehiago nahi
eta nago lasai
lehor naiz jada
baita ere blai

Euria hasi nuenetik
eguzkia da etsaia
zuretzat pinpilinpauxak
nire laguna da saia

Ez gara aurkituko
hori argi dago
ez da ezer jaio
hau da adio

MUSIKA

Musika ikusi dut
zure eskuan
mugitu nahi badu
egin dezala

Nire aurpegiko
bideetatik
bidaiatu nahi du
utzi iezaiozu

Sartu da buruan
sudurretik
atzamar puntetan
izkutaturik

Entzungo didazu
egunen bat
erreserba ezazu
la, la, la, la, la

Laguna, laguna
laguntzeko
nire birikiak
abesteko

Etorri nahi duzu
etorri ba
etorriko zara
egia al da?
(egia da)

Musika
mu, mu, mu
si, si, si, si
ka, ka, ka, mu, ka, ka
mu, Muxikara

POZIK

Pozik nago
zu bazara
inguruan

Pozik ere
euria bada
gure gainean

Eta ez nago itsuturik
ez nago
Ez nago itsuturik
ez nago

Pozik nago
zu bazara
inguruan

Pozik ere
euria bada
gure gainean

Eta ez nago itsuturik
ez nago
Ez nago itsuturik
zeharo

Ez dut txitik
txitik ere
nik esango

Txita txiki
txio, txi-txi
ez dut jango

Eta ez nago itsuturik
ez nago
Ez nago izuturik
gaztaro

Atzenranzko bidea da
arras nekeza
bidai horrek
inertziarik ez du eta

Baina ez nago izuturik
ez nago
Ez nago izuturik
arraio!

20110704

Berriak News

Gaurtik aurrera 'Jan Niemand Pozik Dago'ren berargitaralpena formatu digitalean eskuragarri! Hala ere formatu fisikoan euki nahi izanez gero, Uztail honetan eskuragarri izango duzu (abestien letren liburutxoarekin). 
Sorta mp3 formatuan nahi baduzu, une honetatik bertatik lor dezakezu. Salneurria 5,50 euro ingurukoa da (8USD). Sorta baino abesti bat edo bi soilik nahi izanez gero, abesti baloitzeko 0,68 euro. Eskura ezazu hemen sakatuz!

The digital re-edition of the collection 'Jan Niemand Pozik Dago' is available from today on. The CD will be available sometime during this month (booklet with all the lyrics included).
If you want to get the collection in its mp3 version you can do it right now for $8, or get this or that song for 0.99 each. Go get it by clicking this link!

20110618

azala(k)


JAN NIEMAND POZIK DAGO track list

1.     Ezerren Jabe
2.     Ez Dut Zertan Ezer Esan Behar
3.     -
4.     Z(e)(u)rekin
5.     Gaur Bakarrik Sentitu Naiz
6.     Gaur Alboan
7.     Euria Hasi Zuenean
8.     Ez Gara Helduko Orduan
9.     Musika
10.    Pozik

20110612

Ez Gara Helduko Orduan!

EUSKARA> ENGLISH>
Azkenik, 'Ez Gara Helduko Orduan'* entzungai eta laster eskuragarri!
You can finally listen to 'Ez Gara Helduko Orduan'! And it will very soon be available too.*



*'Jan Niemand Pozik Dago' bildumaren barruan.
*Included in 'Jan Niemand Pozik Dago'.

20110528

'Ez gara Helduko Orduan' 2. teaser-ra / 2nd 'Ez Gara Helduko Orduan' teaser

EUSKARA> ENGLISH>
'Ez Gara Helduko Orduan' abestiaren bigarren pistatxoa entzuteko, eskumaldean.
Look on the right for the second hint on the new song 'Ez Gara Helduko Orduan'.

20110519

New song 'Ez Gara Helduko Orduan' abesti berria

EUSKARA> ENGLISH> 

 'Jan Niemand Pozik Dago'ri bonus track legez gehitutako 'Ez Gara Helduko Orduan' abesti berriaren pistatxo bat eskumaldean entzungai.
A little hint on a new song included as a bonus track to 'Jan Niemand Pozik Dago'. Have a listen of 'Ez Gara Helduko Orduan' (We're Gonna Be Late) on the right here.